2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

CRISTOBAL BALENTZIAGA MUSEOA

MAITZAREN 7 ETA 8AN, AUTOBUSEZ GETARIARA JOAN GINEN CRISTOBAL BALENTZIAGA MUSEOA IKUSTERA. 


 

 

 

 

 

 

 

 

MUSEOAN BERE BIZITZA KONTATU ZIGUTEN ETA JANTZIAK IKUSI GENITUEN.

 



 



 

 

 

 

 

 

BAITA ERE TAILER BATEAN PARTE HARTU GENUEN ETA BAKOITZAK BERE KAMISETA DISEINATU ETA GAUZATU GENUEN.
















HAINBESTE LAN EGIN ONDOREN, GOSETUTA IRTEN GINEN ETA BAZKALTZERA JOAN GINEN.

ONDOREN, PARKERA!
















PILA BAT DISFRUTATU GENUEN!!!


2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETAN BI SAIO IZAN DITUGU: AURRENA TEORIKOA, ARAUAK ETA ZENBAIT GAUZA IKASTEKO ETA BIGARRENA PRAKTIKOA. PRAKTIKOAN IBILGAILU ELEKTRIKOAK EKARRI DIZKIGUTE, IBILBIDE BAT JARRI DIGUTE ETA BERTAN ARITU GARA.





OSO ONDO PASA DUGU!!!!!




 ESKERRIK ASKO IGOR ETA UNAI !!!!!!








 

2019(e)ko otsailaren 14(a), osteguna


IPUIN KONTALARIA

BERRIZ ERE MAITE ESKOLARA ETORRI DA GUREKIN OSO GUSTURA IBILTZEN BAIT DA.

ORAINGO HONETAN, BI IPUIN KONTATU DIZKIGU ETA ANTZERKI BAT BERAREKIN EGIN DUGU.



OSO ONDO PASATU DUGU!!!


KIROFANOA

ITZIAR OLAIZOLAK, DONOSTI OSPITALEKO KIROFANOAN LAN EGITEN DU.







PAWOR POINT BATEN BITARTEZ AZALDU DIGU NON ETA NOLA LAN EGITEN DUEN









ETA BAITA ERE KIROFANOAN ERABILTZEN DITUZTEN JANTZIAK ETA GAUZAK EKARRI DIZKIGU GUK IKUSI ETA JANSTEKO.





MILA ESKER ITZIAR!!!!

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena


MEDIKUA OROKIETAN

ORAINGO HONETAN PEDIATRARENGANA JOAN BEHARREAN, FELIX MEDIKUA GUREGANA ETORRI DA. EZ DIGU OSASUN AZTERKETARIK EGIN, BAIZIK ETA ZER EGIN BEHAR DUGUN ETA ZER EZ GARBI UTZI.
















2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

OTSAILAK 4, EGUN BEREZIA

GAUR EGUN BOROBILA IZAN DUGU. GOIZ PARTEAN, OHITURA DEN BEZALA SANTA AGEDA ESKEAN KALEZ KALE IBILI GARA.





ESKEAN IBILI ONDOREN, EMAN DIGUTENA GELETAN BANATU DUGU, ABESTUZ SORTU ZAIGUN  GOSEA ASETUZ. MILA ESKER GUREKIN KALEZ KALE IBILI ZARETEN GUZTIOI.




  
EGUNA BOROBILTZEKO...

ARRATSALDE PARTEAN, GIZA GORPUTZA LANTZEN ARI GARENEZ,  ELI EMAGINA ESKOLARA ETORRI ZAIGU. HAURDUNALDIARI BURUZ MAKINA GAUZA KONTATU DIZKIGU. 

















ELIK, AMAREN SABELEAN GAUDENEAN NOLA GARATZEN GAREN AZALDU DIGU ETA ZENBAIT BITXIKERI ERE KONTATU DIZKIGU. GUZTI HAU GUTXI EZ BALITZ, DOPPLER BAT EKARRI DU ETA HAUR BATZUEN BIHOTZ TAUPADAK DENOK ENTZUTEKO AUKERA IZAN DUGU.





2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

EGUN ARTISTIKOA

GAUR EGUN ARTISTIKOA IZAN DUGU. GOIZ PARTEAN EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAREN EGOITZAN EGON GARA. EMANALDI ZORAGARRI BAT ESKEINI DIGUTE ETA ASKO DISFRUTATU DUGU DENOK!




ARRATSALDEAN JORGE OTEIZA TXIKI BIHURTU GARA ETA ESKULTURA LANETAN ARITU GARA. ESKOLARA HURBILTZEN BAZARETE, LEHENENGO SOLAIRUAN GURE LAN BIKAINAK IKUSI AHALKO DITUZUE.







ANIMATU ZAITEZTE!!!!