2018(e)ko ekainaren 27(a), asteazkena

1. MAILA BUKATU DUGU!

IKASTURTEAN ZEHAR LAN HANDIA EGIN ETA GERO OPOR GARAIA IRITSI DA!

ONDO PASA OPORRAK, DESKANTSATU ETA INDARBERRITU.

IRAILA ARTE

ERNE! EZ AHAZTU IRAILEAN 2. MAILA HASIKO DUGULA!

2018(e)ko ekainaren 16(a), larunbata

EZETZ ASMATU ZERTAN IBILI GAREN?



KONTZERTUA ETA ERROMERIA

PASA DEN ASTEAZKENEAN AITOR, NAIAREN AITA, ETORRI ZITZIGUN GITARRAREKIN.
HORRENBESTE ENTSAIATUTAKO ABESTIAK MUNDIAL KANTATU GENITUEN. GERO, GITARRAN SOINUAZ ERROMERIA EDERRA IZAN GENUEN GELAN.








 ESKERRIK ASKO ETA NAHI DUZUN ARTE!!

PASA DEN ASTELEHENEAN...

PASA DEN ASTELEHEN GOIZEAN ESKOLARA BUELTATU GINENEAN SORPRESA POLITA IZAN GENUEN GELAN: HIRU BELDAR KUSKUTIK ATERATA ZEUDEN TXIMELETA BIHURTUTA!!























HORRELA IZANDA, PATIOA ETA GERO, 5. MAILAKOAK GONBIDATU GENITUEN TXIMELETAK IKUSTERA.








2018(e)ko ekainaren 9(a), larunbata

DANTZA SAIOA

OSTEGUNEAN GELAKIDE BATZUEK PRESTATUTAKO DANTZA SAIOA IZAN GENUEN.

DANTZARI ONAK BENETAN!




PERREXILA

DIEGOREKIN LANDATU GENUEN PERREXILA PRIMERAN HAZI DA ETA OSTEGUNEAN ERAMAN GENUEN ETXERA.

ZEIN POZIK JOAN ZIREN DENAK BERE LANDARETXOAREKIN!

ESKERRIK ASKO

KARTA BITXI BAT JASO DUGU

ORAIN DELA BI ASTE, ESPERO EZ GENUEN KARTA BAT JASO GENUEN. KARTA LIMAKO JOSUEK BIDALI ZIGUN ETA BERE EGUN BAT NOLAKOA ZEN AZALTZEN ZIGUN BERTAN.

IRAKURRI BITARTEAN HAINBAT ZALANTZA SORTU ZITZAIZKIGUN:
- QUINUA PI√ĎAREKIN GOSALTZEN ZUEN, BAINA ZER DA HORI?
- ESKOLARA LONCHERA ERAMATEN DU, BAINA ZER DA HORI?
- BAZKALTZEKO, ARROZA OILASKOAREKIN ETA PAPA A LA HUANCAINA, BAINA ZER DA BIGARREN  HORI?
- JUEGO A LAS CHAPADAS, BAINA ZER DA HORI...

ESKERRAK JAINE ETORRI ZITZAIGUNARI ETA GAUZAK ARGITU ZIZKIGUNARI!








KARTAREN BUKAERAN JOSUEK ESKATZEN ZIGUN BERARI KONTATZEKO NOLAKOA ZEN GURE EGUN BAT, ETA HORI DA HAIN ZUZEN ERE, AZKEN ASTE HONETAN EGIN DUGUNA.



BIZIKLETAN IBILTZEKO ARAUAK

PASA DEN OSTIRALEAN IRENE ETA MICHELLE ETORRI ZIREN GURE GELARA BIZIKLETAN IBILTZEKO AZKEN ARAUEN BERRI EMATERA. HITZALDI BIKAINA EMAN ZIGUTEN ETA AURKEZPENEAN ERABILITAKO IRUDIAK ERE OSO LAGUNGARRIAK SUERTATU ZITZAIZKIGUN. BEHIN HITZALDIA BUKATUTA ETA GURE ZALANTZAK ARGITUTA, ARAUEN LABURPEN IDATZIA EMAN ZIGUTEN GELAKO KORTXOAN IPINTZEKO.

ESKERRIK ASKO BIKOTE ETA NAHI DUZUEN ARTE.




BELDARRAK

EGUN BATEAN BELDAR TXIKIAK EKARRI GENITUEN GELARA. OSO ONDO ZAINDU DITUGU: MORERA HOSTO FRESKOAK EMAN, BERAIEN "ETXEA" GARBITU, TARTEKA KONPAINIA EGIN DIEGU... ETA GURE BELDARRAK ASKO HAZTEN JOAN DIRA.





BEHIN HANDITUTA KUSKUA EGITEARI EKIN ZIOTEN, ARGAZKI HAUETAN ANTZEMAN DAITEKEEN MODUAN.




PASA DEN ASTELEHENERAKO BELDAR GUZTIAK KUSKU BARRUAN ZEUDEN.





OSTEGUNEAN KUSKU BATEAN ZULOTXO TXIKI BAT IKUSI GENUEN... BAINA OSTIRALEAN ETXERA JOAN AURRETIK BERDIN JARRAITZEN ZUEN...

NOBEDADE GEHIAGO DITUGUNEAN... KOMENTATUKO DIZKIZUEGU!

LASAI 5.D - KO IKASKIDEAK, ASKO ESKERTZEN DIZUEGU GURE BELDARRAK IKUSTERA ETA GURE AZALPENAK ENTZUTERA ETORRI IZANA; BERAZ, EZ IZAN ZALANTZARIK ZUEKIN ERE GOGORATUKO GARELA NOBEDADEAK DITUGUNEAN.





























* ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIOT IRANTZURI (NAIAREN AMARI) ESKAINITAKO LAGUNTZAGATIK

GELAKO 4. ASANBLADA

MAIATZAREN 23AN GELAKO LAUGARREN ASANBLADA EGIN GENUEN. ASANBLADA HONEN GAI NAGUSIA IZAN ZEN ESKOLAKO GASTUAK NOLA AURREZTU.

HORRELA, HAINBAT HAUSNARKETA EGIN GENITUEN HONAKO HAUEN ERABILERAREN INGURUAN ETA NOLA AURREZTU DEZAKEGUNAREN INGURUAN: KOMUNEKO PAPERA, ARGI - INDARRA, URA, GELAKO MATERIALA (BATEZ ERE, PAPERA), JANGELAKO JANARIA...







BILDUTAKO HOSTOAK LEHORTUKO DITUGU?

BARATZERA JOAN GARENEAN, IGERIKETAKO BUELTAN, IKASLE BATZUK ESKOLARA ETORTZERAKOAN... HIRUHILEKO HONETAN ZEHAR MOTA ASKOTAKO HOSTOAK BILTZEN JOAN GARA. HOSTOAK ONDO BEHATU ETA SAILKATU AHAL IZATEKO BILDUTAKO HOSTOAK LEHORTZEARI EKIN GENION.
































ETA ASTE BATZUK PASATA, HOSTOAK LEHORTUTAKOAN, HOSTOAK ATERA ETA SAILKATZEN HASI GINEN.

AI ENE! ERTZ HORZDUNA, ERTZ OSOA, GEZI FORMAKOA, BIHOTZ FORMAKOA... HAU NAHASTE BORRASTEA...














GURE GELAK ZELAIA EMATEN ZUEN!